Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arriskupeko hizkuntzen alde elkarlanean: ikerketetarako erronkak eta eragin sozialak
Kuala Lumpur (Malasia)


Datak:
 
2007/10/26-28

Antolatzailea:

The Foundation for Endangered Languages
Batheaston Villa, 172 Bailbrook Lane
Bath BA1 7AA
Inglaterra

E-posta: nostler@chibcha.demon.co.uk
Web gunea: http://www.ogmios.org/home.htm

Harremanetarako:

Nicholas Ostler
Batheaston Villa, 172 Bailbrook Lane
Bath, BA1 7AA
Inglaterra

E-posta: waninda2001@um.edu.my eta  fel@chibcha.demon.co.uk
Web gunea: http://www.ogmios.org/conference07/information

Lekua:

University of Malaya
50603 Kuala Lumpur
Malasia

Telefonoa: +603-7967 7022/3273
Faxa:+603-7956 0027
Web gunea: http://www.um.edu.my

E-posta: icr@um.edu.my

Gaiak / Txostenak:

Arriskupeko hizkuntzen arazoak lantzeko modu eraginkorra ikertzaileen eta hizkuntza galtzeko arriskuan dagoen komunitate batekoen artean elkarlanean aritzea dela aintzat harturik, biltzar honetan modu horretako elkar lankidetzetan sortzen diren ikerketarako erronkak eta eragin sozialak izango dira mintzagai. Bertan aztertuko diren galderetako batzuk honako hauek izango dira:

  • Zer egin dezakete ikertzaileek hizkuntza komunitatekoekiko lankidetza ziurtatzeko?
  • Zer egin beharko luke ikertzaileak, era egoki eta onargarrian horrelako komunitate batean sarbidea lortzeko?
  • Pertsonen eskubideak eta bizitza pribatua babesteko, eta komunitatearen eta ikertzailearen arteko lankidetza-harremanak zaintzeko, zein dira ikertzaileak errespetatu beharko lituzkeen zenbait muga?
  • Zertan datza ikertzaileentzako jokabide on bat, ahal den neurrian komunitatean gutar gisa onartua izateko eta komunitatearen konfiantza lortzeko?
  • Horretarako, zilegi ote da, komunitatearekiko konfiantza eta elkarlankidetza lantzeko asmoz, hizkuntzalariak hein batean adituaren papera alde batera uztea?
  • Murgilketa kulturala datu-bilketarako bidea bihur al daiteke, ikertzailea komunitateko taldekide bihurtuz?
  • Gerta daiteke arriskupeko hizkuntza baten biziraupenaren alde jardutea benetan sozialki ezkor suertatzea, arriskupeko hizkuntzaren bazterketa aurrerapen ekonomiko eta sozialaren gako bezala ikusita dagoenean? Honelako baldintzetan, ba ote dago komunitatea hizkuntzaren biziraupenaren garrantziaz konturarazteko modurik?
  • Nola egin dezake ikertzaileak, hizkuntzaren galerak bere kultura eta historiarako izango duen eragin negatiboa eta, aitzitik, berreskurapen, mantentze eta sustapenaren abantailak komunitateari ikusarazteko?
Azken eguneratzea: 2007/09/19