Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Erregimen Bereziko Hizkuntza Ikasketak ebaluatu eta egiaztatzea arautzeko dena».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 159
- Hurrenkera-zk.: 3739
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/15
- Argitaratze-data: 2012/08/16
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Hezkuntzako sailburuordearen 2012ko maiatzaren 15eko Aginduan (2012ko ekainaren 11ko EHAA) gisa horretako hutsak atzeman dira. Agindu horren bidez, Erregimen Bereziko Hizkuntza Ikasketak ebaluatu eta egiaztatzea arautzen da. Horrenbestez, zuzendu egiten dira:
artikuluak («Maila-ziurtagiriak eskatu, eman eta erregistratzea») 2. atalean (orrialdeak: 2012/2632 (13/8) eta 2012/2632 (13/09))
Honela dio:
Maila oinarrizko, tarteko eta aurreratuaren eta gaitasun mailaren ziurtagiriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emanen ditu, betiere hizkuntza eskola ofizialak proposaturik, eta agindu honetako III. eranskinean jasotako ereduarekin bat etorriaz; izan ere, bertan jaso egiten baitira abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuan aipatu datu minimoak, barne delarik Europako erreferentzia-esparru bateratuari buruzko erreferentzia. Ereduari, espezifikazio teknikoei, materialei eta segurtasun-neurri minimoei dagokienez, abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretuan xedatutakoa errespetatu beharko da (1850/2009 Errege Dekretua: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege organikoaren bitartez ezarritako ikasketei dagozkien titulu akademikoak eta profesionalak emateari buruzkoa).
Baina honela esan behar du:
Maila oinarrizko, tarteko eta aurreratuaren eta gaitasun mailaren ziurtagiriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emango ditu, betiere hizkuntza-eskola ofizialak proposaturik, eta agindu honetako III. eranskinean jasotako ereduarekin bat etorriaz; izan ere, bertan jaso egiten dira abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuan aipatu datu minimoak, barne delarik Europako erreferentzia-esparru bateratuari buruzko erreferentzia.