Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azken eguneratzea: 2013/09/03

"Liburutegiak" App-a: mugikorrentzako aplikazioaren erabilera eta hedapena

“Liburutegiak”-eko app-aren irteera dela eta tailer bat prestatu dugu. Bertan, aplikazioaren funtzionalitateak, abantailak eta erabilerak azalduko ditugu, gero liburutegi bakoitzak beren erabiltzaileen artean orientazioa eta erabilera sustatzeko asmoz.

Euskadi.net-eko plataforman bloga duten profesionalei zuzendutako tailerra da, toki libreak geratuz gero, tailerra online sareko beste liburutegiei hedatuko litzateke. Tailer hau David Maniegak emango du.

Tailerra optimizatzeko hiru aukera eskaintzen dizkizuegu. Honela, ahalik eta hobekien programatzeko, mesedez aukera ezazue hobeto doakizuena:

-1go aukera: 6 ordu (goizeko 10etatik arratsaldeko 6rak arte). Irailaren 23an

-2. aukera (pertsona bakoitzaren txandaren arabera):

*4 ordu (goizez, 10etatik ordu 2ak arte). Irailaren 24an
*4 ordu (arratsaldez, 4etatik 8ak arte). Irailaren 24an

Ikastaro guztiak izango dira Gasteizen, EJIE-ko “aula teknologika”-n
Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko 71.ean duen eraikinean ere (Elizbarrutiko Apaizgaitegiaren eraikinean)

Bidali ezazue mezu bat m-arenaza@ej-gv.es helbidera aukera eta pertsona kopurua adieraziz.
Proiektuari buruzkoa informazio gehiago izatekotan, post hau irakurtzea gomendatzen dizuegu.
Web-etik mugikortasunera: EIPS-eko liburutegientzako estrategia digitala

Oharra: Tailer honetan parte hartzea oso gomendagarria izango litzateke. Beharrezkoa ikusten baduzue, zuen nagusien baimena lortzeko asmoz, Liburutegi Zerbitzutik gutun bat bidali genezake.