1.1. Helburua
Elkarlanaren bidez katalogo kolektiboa hobetuko duen ELSN-ko linea-sareko profesional-talde bat sortzea.
1.2. Kideak
Monografiak katalogatzeko hasierako lan-taldea honako herrietako liburutegietako ordezkariek osatuko dute: Amurrio, Eibar, Erandio, Ermua, Errenteria, Getxo eta Hernani.
Taldekideek koordinatzaile bat aukeratuko dute, zeinaren zereginak izango baitira:
-
Taldearen baitan hartutako erabakiak zentralizatzea
-
Foroa moderatzea
-
Solaskide izatea gainerako taldeetako koordinatzaileekin eta Liburutegi Zerbitzuarekin
-
Lan-taldearen iradokizunak eta erabakiak jasotzea eta zabaltzea
-
Hala badagokio, jarraipen-bileretarako deia egingo du
Taldearen komunikazio-bidea
-
Posta elektronikoa. Taldekideen arteko komunikazioa e-mail bidez gauzatuko da, "Erantzun denei" aukeraren bitartez.
-
Aldizkako bilerak. Taldeak gai garrantzitsuak aztertzeko bilerak egiteko egokitasuna ebaluatuko du. Koordinatzaileak egingo du bilera-deia.
1.3. Lan-prozedura
Goian adierazitako helburua betetze aldera, taldekideek honako eginkizunak izango dituzte:
-
Katalogazioan eta sailkapenean sortzen diren zalantzak argitzea. Eguneroko katalogazio-lanean sortzen diren zalantzak taldean plazaratuko dira, konpontzeko eta, behar izanez gero, sistematizatu ahal izateko arauak ezartzeko.
Adibidez: halako eleberria eskuliburuetan ezarritako generoetan atxikitzeko, hainbat arazo sortu ohi dira. Bada, kasu horretan eginkizun bat izan daiteke:
-
Kasu zalantzazkoenak aztertzea eta eleberria eskuliburuko zein generori atxiki erabakitzea.
-
Behar izanez gero, "Genero zerrenda" berrikustea eta handitzea, liburutegiaren benetako beharretara egokitzeko.
-
Liburutegi Zerbitzuak ezarritako katalogazio-arauak finkatzea. Eguneroko lanak arauak etengabe berrikustea ekarriko du, eta, hartara, katalogaziorako eskuliburuak egokitzea. Eskuliburuetako egokitzapen horiek taldekideen artean adostuko dira, eta koordinatzaileak gero Zerbitzuari jakinaraziko dio zein aldaketa egin behar diren.
-
Prestakuntza beharrak antzematea. Katalogazioak berrikusten dituztenean, taldekideek sareko katalogatzaileen prestakuntzaren gaineko benetako beharrizanak antzeman ahal izango dituzte.
-
ELSN-ko on line katalogoa arian-arian arazten laguntzea. Taldekideek katalogoko errakuntza nabarmenenak antzeman eta sistematizatu egingo dituzte, hartara, Zerbitzuarekin elkarlanean, zuzenketa eta arazketa prozedura eraginkorrak ezartzeko.
-
Sareko gainerako liburutegiak jakitun ipintzea. Taldeak hartzen dituen erabakiak dokumentu bidez jakinaraziko dira sare osoan, Liburutegi Zerbitzuaren bidez.
Parte-hartzaileak
|