Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Liburutegien arteko mailegurako lantaldea


1.1. Helburua

Elkarlanaren bidez liburutegien arteko mailegua martxan jarriko duen ELSN-ren linea-sareko profesional-talde bat sortzea. Talde honek zerbitzuaren prozesua aztertuko du eta partaideen beharretara eta posibilitateetara egokitzen saiatuko da.

1.2. Kideak

Liburutegien arteko mailegurako hasierako lan-taldea Liburutegi Zerbitzuko ordezkariekin eta honako herrietako liburutegietako ordezkariek osatuko dute: Amurrio, Arrasate, Bakio, Eibar, Ermua, Getxo (Villamonte), Getxo (San Nicolás), Gorliz, Irun, Oñati eta Vitoria-Gasteiz.

Taldekideek koordinatzaile bat aukeratuko dute. Horren zereginak hauek izango dira,

  • Taldearen baitan hartutako erabakiak zentralizatzea.
  • Foroa moderatzea.
  • Solaskide izatea gainerako taldeetako koordinatzaileekin eta Liburutegi Zerbitzuarekin.
  • Lan-taldearen iradokizunak eta erabakiak jasotzea eta zabaltzea.
  • Hala badagokio, jarraipen-bileretarako deia egingo du.
  • Bileretako aktak egitea.

Taldearen komunikazio-bidea

  • Posta elektronikoa. Taldekideen arteko komunikazioa e-mail bidez gauzatuko da, "Erantzun denei" aukeraren bitartez, gehienez bi eguneko epean.
  • Aldizkako bilerak. Taldeak ikusiko du gai garrantzitsuak aztertzeko bilerak egitea beharrezkoa den ala ez. Koordinatzaileak egingo du bileretarako deia.

1.3. Lan-prozedura

Goian adierazitako helburua betetze aldera, taldekideek honako eginkizunak izango dituzte:

  • Liburutegi Zerbitzuak aurkeztutako zirriborroa aztertzea. Taldeak liburutegien arteko mailegurako zerbitzua martxan jartzeko gutxienezko araudia adostuko du.
  • Zerbitzu hau martxan jartzeko beharrezkoak diren inprimakiak prestatzea.
  • Liburutegien arteko maileguaren kudeaketa programa oraingo baliabideak zein etorkizuneko hobespenak aztertzea.
  • Zerbitzu hau martxan jartzeko eta funtzionatzeko beharrezkoa den edozein alderdi aztertzea.
  • Funtzionamenduaren jarraipena eta bera hobesteko proposamenak egitea.

1.4. Parte-hartzaileak


Azken eguneratzea: 2006/06/06