Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ezagutu liburutegia
Definizioa | Motak | Zerbitzuak| Ibilbidea liburutegian

Liburutegi publikoak gizartearen gune inportanteak dira; liburuak, egunkariak, aldizkariak, ikus-entzunezko materialak eta multimediak kontsultatzeko aukera ditugun lekuak. Gainera, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituzte: liburu-maileguak, bibliografiak egitea, Interneteko sarbidea...
Liburutegiak bilguneak ere badira. Herritar guztientzako jarduerak antolatzen dira bertan, hala nola, taldekako ¡rakurraldiak, hitzaldiak eta eztabaidak, eta abar.
Liburutegian zerbitzu ezberdinak aurkituko ditugu:

Harrea-gunea
Erreferentziako atala
Hemeroteka
Irakurketa gunea
Interneteko kontsulta eta katalogoak ordenagailu bide kontsultatzea
Helduen aldea
Haurren aldea

Erreferentziako atala

Liburutegiko ezpazio honetan kontsulta orokorreko lanak daude, adibidez: entziklopediak, hiztegiak, atlasak eta abar. Eskuarki ezin dira maileguz hartu, beraz liburutegian bertan kontsultatu behar dira nahitaez.

Azken eguneratzea: 2014/04/09