Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Lan-Sailaren Irailaren 28ko 108/1981 DEKRETOA, Uztailaren 16ko 8/1981 Legearen 15garren Atala egiteratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 806
  • Xedapen-zk.: 108
  • Xedapen-data: 1981/09/28
  • Argitaratze-data: 1981/10/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Uztailaren 16ko "Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1981garrenerako Guztizko Diruegitamuak" 8/1981 Legearen 15garren Atalak Jaurlaritzaren gain uzten du Jaurlaritzagandik edo Erakunde Burujabeegandik dirulaguntzak har ditzaten enpresetako Enpresa-Batzordeek eta Lanari-Ordezkariek duten argipide-eskubidea araupetzea; horregatik, Lege horretan ohartemandakoa egiteratuz, Lan-Sailaren saloz eta Jaurlaritzak 1981garreneko Irailaren 28an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau. ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala.- Jaurlaritza-Sailegandik edo hoien Ihardutze-Sail Burujabeegandik agizko nahiz egituraezarketetarako laguntzak har ditzaten herri nahiz norbanakojabetzapeko enpresek, hartu dituzten diru-zenbatekoei eta hoien zertarakoari eta erabilpenari buruzko xehetasunak Lanarien Legebideak onartu zituen Epailaren 10eko 8/1980 Legearen 64garren Atalak eta horri datxezkonek ohartematen duten argipide-ematean sartu beharko dituzte, agindu horrek jartzen dituen epeen heuren barruan. Bigarren Atala.-Esandako eginbehar horri huts egitea lanhogentzat joko da Epailaren 10eko 8/1980 Legearen 57garren Atalean ohartemandako ondoriotarako. Hirugarren Atala.-Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1981garreneko Irailak 28. Lehendakaria, GARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lan-Sailburua, MARIO FERNANDEZ PELAZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.