Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zuzen-zuzenean

Zuzen-zuzenean

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Euskadiko Soinuak programaren baitan eta ‘Kultura Live’ zuzeneko musika aretoen elkartearekin elkarlanean, ZUZEN-ZUZENEANen programa jarri du martxan.

ZUZEN-ZUZENEAN-ek Euskadiko musika taldeen eta aretoen alde egiten du eta gainera musika aktibitatea dinamizatu nahi du horrela, sektoreko eragile eta balio-kate osoari eraginez: sormena (musika sortzaile eta kantariak), ekoizpena eta sustapena (programadore, manager, musika enpresak, ekoizpen teknikoa) eta musika ekimenek zuzenean edo zeharka eragiten dituzten beste hainbat lanbide.

Musika sektorea indartzera bideraturiko “Euskadiko Soinuak” programaren barruan kokatzen den ekimen honekin, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak egungo musika herrikoiaren aldeko politika berretzi eta indartzen du, duen balio kultural ukaezina aintzat hartuz eta nabarmenduz, baita ekonomia eta enpleguaren ikuspuntutik ere, bereziki bizi dugun krisi koiunturan. Hildo hortatik beste hainbat ekimen ere bideratzen ditu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak musika herrikoiaren arloan: Ekoizpen eta sustapenerako diru-laguntzen deialdia, enpresen eta elkarteen ekimenentzako laguntzak, jaialdiei laguntzak, kanpora begirako ekimenak, zein beste.