Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak


 

Ciudad dormitorio, se alquilan habitaciones l
Pilar Soberón (Donostia 1971)
Ciudad dormitorio, se alquilan habitaciones (2000)
Irudi digitala
93 x 250 cm
.


Pilar Soberón aurten hautatu da lehen aldiz Gure Artea erakusketarako. Proposamen bitxi honetan fikzioa eta errealitatea biltzen dira. Ciudad dormitorio, se alquilan habitaciones lana argi--kaxa baten gainean aurkeztuta dago. Eskuz egindako formatu handiko irudi digitala da: ordenagailuan irudi-ebakin asko batu eta bata bestearen gainean jartzen ditu, zehatz-mehatz. Etengabeko aldaketak eta eraldaketak nagusi diren krisi garaian, edo krisian dagoen hiri batean, lo egiteko dirudien hiri batean, edukiontzi handien gainean dauden logelak alokatzen dira.

Lan horretan egoera irreala erakusten da: egungo norbanakoari leku berri batean, hiri berri batean bizitzeko edo lo egiteko aukera ematen zaio, tituluan adierazi bezala. Espazio hobezin horretan, Soberón berak adierazten duenez, norbanakoak, adimen bakoi-tzak, etxearen engranaje mekanikoan parte hartuko luke.