Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak


 

Tetsuo bound to fail




Sergio Prego
Donostia, 1969

Tetsuo bound to fail (1998)
Bideoa, 17’30’’.


   
Tetsuo bound to fail (Tetsuo porrotari lotuta) da bideo-instalazio honen titulua, eta Sergio Pregok Bartzelonako Antonio Barnola galerian iaz egindako erakusketaren zati da. Hala ere, lan hau lehen aldiz 1998an erakutsi zen Bilboko Consonni fabrika zaharrean. 40 argazki--kamerak aldi berean egiten dute argazkia, eta hainbat ekintza jasotzen dituzte. Horiek guztiak bilduta, artistak bideo hau muntatu du.

Argazkietan artista beraren irudia ager-tzen da, eta airean dagoela aterata dagoenez, artista lebitatzen ari dela dirudi. Beste irudi batzuetan artista agertzen da ur koloreztatuko zorrotada bat airera botatzen den unean. Ur-zorrotada horrek instant bat irauten duten eskulturak sortzen ditu. Proiekzioan zehar, gainera, aldian- -aldian leherketak gertatzen dira.