Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak


 

Nire maleta






Julio Pardo

Iruña, 1957

Nire maleta (1999)
Oihal gaineko akrilikoa
146 x 146


    
Julio Pardok, maiz, jatorri desberdineko irudiak erabiltzen ditu koadro berean. Pintura figuratiboa egiten du, eta bere lanak artxibategiko irudiak eta ebakinak eta argazkiak biltzen ditu; eta ordenatuta daude espazio natural, objektu hegalari, pelikula, txango, bidaia eta interesatzen zaizkion gainerako gaien arabera.

Julio Pardok lana egiteko modu berezia du: ideiak elkarren ondoan jarri eta enkoadraketak biltzen ditu pinturari uko egin gabe. Nire maleta lan hau, aurten Tolosan egindako banakako erakusketan ikus zitekeen, eta modu horretan eginda dago. Beste koadro batzuetan ere agertutako hainbat objektu agertzen dira: argazki-kamera, landareak, korridoreak, hegazkinak, etxe mugikorrak eta abar. Elementu horiek guztiak pinturan zeharreko alegiazko bidaia egiteko erabiliko lukeen ekipaia lirateke, beste mundu ba-tzuek bilatzeko etengabeko bidaian erabiliko lukeen ekipaia.

.