Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak


Espacio doméstico. Silla

 

 

 





Naia del Castillo

Bilbao, 1975

Espacio doméstico. Silla (2000)
Teknika mistoa, aulkia, tapiza eta argazkia
70 x 50,5 cm.


 
Naia del Castilloren azken lanak emakumearen eta etxeko espazioaren arteko harremanari buruzkoa dira. Lehen aldiz hautatu dute Gure Artean, eta bere ustez etxebizitza gorputzari egokitzen zaion jantzi gisa ikus dezake emakumeak, emeki estaltzen dion baina mugimenduak mugatu eta jokaera kontrolatzen dion jantzi gisa. Ideia hori ongi adierazten du Espacio doméstico. Silla lanak. Londreseko Chelsea College of Art & Desing-en aurkeztu zen, kurtso amaierako taldeko erakusketan. Naia del Castillo, hain zuzen, eskola horretan lizentziatu berria da.

Lana antzinako aulkia eta minigona bihurtzen den kuxinak osatzen dute. Emakumeak aulkian eseri nahi badu minigona jantzi beharko du, eta horrela, nahitaez, aulkiari lotuta geratuko da. Horrek, noski, mugimenduak mugatuko dizkio. Aulkia-kuxina-gona multzoaren parean argazki bat dago, eta bertan zama horrekin harrapatuta ibili nahi duen emakume bat agertzen da.