Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak



Pistolas metajarabe .


Fermín Moreno
Bilbao, 1970
    
Pistolas metajarabe (1999)
Bideo-instalazioa
Ez du neurri zehatzik


Pistolas metajarabe bideo-instalazioak hiru oihal handi eta telebista bat ditu. Telebistan hiru orduko bideo emanaldi bateko irudi jarraia agertzen da. Fermín Morenok irudi handi segidak egiten ditu, beti ere gai bakarra dutela: pistolak. Aukeratutako elementuak, beraz, zentzu osoa galtzen du, eta irudikapen elementu bihurtzen da, ikusizko indar handiko ikono soila. Bideo irudiak, hodiaren soinuak eta argiak pistolen protagonismoa areagotzen du.

Lana Lost in sound erakusketan agertu zen lehen aldiz. Erakusketa urte hasieran egin zen Compostelako Santiagoko CGACn. Gainera, Fermin Morenok izen handiko Marcelino Botín fundazioaren beka bat lortu du, azken deialdikoa; eta, hain zuzen, Injuveren Muestra de Arte Joven 2000rako aukeratu dute.