Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak



 El sabor del recuerdo.










Begoña Montalban 
(Bilbao, 1958)

El sabor del recuerdo (1998)
Egurra, zainetarako orratzak, suero kirurgikoa eta tanta-erreguladoreak
Ez du neurri zehatzik
.


Bere bizipenak eta ingurugiroarekiko harremanak dira Begoña Montalbánen lanen abiapuntua. Eta lan horiek, hain zuzen, honakoa azpimarratzen dute: sentiberatasuna; subjektu garaikidearen esperientzia; eta denbora, errealitate eta memoria kontzeptuak. El sabor del recuerdo lana pentsamenduaren espazioei buruzkoa da, eta espazio horren ezaugarri iragankorrei –aldaketa eta malgutasuna– buruzkoa. Pentsamendua barne espazioa da (psikologikoa) eta bertan oroitzapenak, sentipenak eta emozioak dabiltza, han-hemenka, etengabe.

Lanak, gezurrezko horman ziztatutako zainetarako orratzetatik isurtzen den likido garden tantetan sentimen multzoa eraldatu eta biltzen du, modu poetikoan. Pixkanaka baina etengabe, tantek eskegita irauten dute, eta azkenean lurrera erortzen dira. Instalazioa La Cicatriz Interior erakusketan aurkeztu zen (1998), Madrileko Komunitateko Plaza de España aretoan.