Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak


Ruinas y Proyectos. El espacio de las ideas


Juan Carlos Mena
Gasteiz, 1964

Ruinas y proyectos
El espacio de las ideas (2000)
Zura, masta, eskaiola, zeramika, ispilua, beira eta arrainak
Neurri zehatzik gabea.


Ruinas y proyectos, instalazioa Gasteizko Trayecto galeriaren hamargarren urteurrena ospatzeko jarri zen 1998an. Lan horrek gauzen hondarretatik eraikitzeko aukera erakusten du. Lanean eskaiolako elementuak daude, etxe barruko arkitekturako hautsitako elementuak. Gure Artean aurkezteko Espacio de las ideas azpititulua jarri dio, KMko liburutegia adierazteko. Izan ere, leku horretan gogoetak eta ideia berriak biltzen dira.

Hondarren ezagueratik abiatu behar dugu, zentzu berriak ager daitezen. Banderarik gabeko mastak, katilu hutsak, moldura zatiak, hautsitako edo konpondutako ispilu eta zeramikak –lehenagoko lanetan ere ikus daitezkeenak– irudi sinbolikoak dira, eta honako ideia adierazten dute: hondarrak aurreko egoera galdu egin dela adierazten du, eta horrek bilaketa eta proiektu berriak eragin behar ditu; hondarretan hausnartu behar dira norberaren ideiak eta sinesmenak.