Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak


Gimnasia espacial I


Marina Mendieta
Barakaldo, 1974

Gimnasia espacial I (2000)
Oihal eta egur gaineko akrilikoa
160 x 120 x 100 cm.

   
Marina Mendietak bere lanetan hainbat ideia eta interes elkartzen ditu. Gimnasia espacial I lanean eskultura alorreko argudioak eta pintura alorrekoak ematen dira elkarrekin. Horrela adierazten du piezaren itxurak berak, modulu berberaren errepikapenak, angelu aldakorreko plano sortak, eta bolumena irabazi eta espazioa mozteko erak, edo egituran kolorea erabiltzeak, eta koadroa eusten duen hormaren erreferentzia egiteak.

Eraikuntza sinple eta argiko lana da. Espazio garapen aldakorrak eta egoki-tzeko hainbat aukera ditu, hartuko duen lekuaren araberakoa, hain zuzen. Artistaren lanetan agertzen den kezka nagusia espazioaren analisia, horren ordenaren azterketa eta funtzionamendua dira. Artista aurten aukeratu da lehen aldiz Gure Artea erakusketarako, bai eta Caja Madriden Generación 2000 erakusketarako ere.