Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2002ko Gure Artea Sariak


 

Pales

Manu Maniategiandikoetxea
Bergara, 1966

Pales (2000)
Zur gaineko akrilikoa

220 x 366 cm.

Manu Muniategiandikoetxea lan ugariko pintorea da, eta, besteak beste, Caja Madrid-eko Generación 2000 lehiaketaren lehen saria irabazi du. Hurbileko errealitateaz dihardu, eta egitura ezagunak edo errealak diruditen espazioak erabiltzen ditu izaera konstruktiboko lana egiteko. Ateak, leihoak, aulkiak erabil-tzen ditu, eta, orain, paletak. Horien bidez, espazio eta bolumen ariketa biziak egiten ditu. Horietako batzuk, hain zuzen, Ourenseko Marisa Marimón galerian jarritako azken banakako erakusketan agertzen dira.

Bere lanak geometrikoak dira batzuetan, eta adierazkorragoak besteetan. Berehalako erantzunak ematen ditu, baina kokapena eta barne funtzionamendua ongi neurtuta daude. Irudi dinamikoak dira, perspektiba aberatsekoak, eta pintura sorkuntza eta horren arrastoa nagusitzen dira. Palés artistaren azken lanetako bat da, eta bertan konposizioaren ordena eta trazuaren naturaltasuna elkartzen dira. Bere pinturak pultsu sendoa du, eta hori argi adierazten dute kolorearen garrantziak, irudia negatiboan jartzeak eta erritmo biziko trazuak.