Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak


Titulurik gabe










Iñaki Larrinbe

Gasteiz, 1967

Sin título. De la serie: Los Diminutos
1999-2000
Argazkia
140 x 100 x 8 cm   


Los Diminutos lan-saileko pertsonaia txikiak etxean erabiltzen diren tresnen gainean jarrita daude, eta munduari erromantizismoz begiratzen diote. Tresnaren alderik garaienean daude hausnarketa egiten ari bailiran, eta erraza da Caspar David Friedrich pintore alemanaren irudiekin lotzea. Pertsonaia horien bidez, Iñaki Larrimberen lanak zalantzan jartzen ditu gizarte ordena eta egungo munduan gizonak duen egoera.

Iñaki Larrimbek bideoak, komikiak eta kultur fanzineak egin ditu (Acción, esaterako). Orain urte batzuk lan-sail bati ekin zion –argazki hau sail horretakoa da–, eta horietako batzuk Bartzelonako hainbat lekutan aurkeztu ziren. Los Diminutos koloretako argazkiak dira, oso sinpleak, eta horietan ere agertzen da aurreko lanetako ironia. Plastikozko eta kolore bizitako tresnak (eskuila, erruloa, katilua edo xaboi-ontzia) dira gizontxoak koka-tzeko eskenatoki handia.