Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak


Titulurik gabe.




Juan Mendizabal

Bilbao, 1965

Titulurik gabea (2000)
Oihal gaineko akrilikoa
150 x 180 cm.

  

Juan Mendizabal duela urte batzuetatik Parisen bizi da. Artistak pinturari eta begiradaren mekanismoei buruzko hausnarketa bultza nahi du. Lan honetan, hain zuzen, argi ikusten da artistak espazio-analisiaren eta perspektiba faltsuetara eramaten diren espazioen funtzionamenduaren ordenaren inguruan dituen asmoak. Alderdi geometrikoa lantzen duen ariketa da artistarena. Lana estilo garbienean eginda dago, eta egitura zehatzekoa eta kolore neurtukoa da.

Lan honetan, itxurako perspektibako espazioa adierazteko, bi hormak eta zoruak edo sabaiak osatutako triedroa erabiltzen du. Perspektiba kolore hiletako planoek –bere pinturak kolore hilak ohikoak dira– eta lerro inklinatuek osatzen dute. Lerro horiek, hain zuzen, konposizioaren egitura hotzean kontrapuntua jartzen du. Begiradarentzako keinu erakargarria da, izan ere begirada ezinezko leku bat ezagutzen saiatzen baita.