Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak



Calzoncillo de arlequín.



Juan Pérez Agirregoikoa
Donostia, 1963

Calzoncillo de arlequín 1999)
Egur gaineko akrilikoa eta amonio-ziamida.
240 x 290 zm


 

Lan hau Juan Pérez Agirregoikoak erronboz egindako koadroen azken lan-sailekoa da. Lan-sail hori Basauriko Ariz dorrean erakutsi zen iaz. Horren ezaugarri nagusiak, batetik koadroaren batasuna behin betiko haustea da, eta, bestetik, euskarri laukizuzena biratu eta erronbo bihurtzea. Itxuraz lan dekonstruktiboa da, baina badu beste kontakizun bat ere: pinturaren historia kontatzen du, umorez, umore lagunkoi eta maltzurrez.

Aurreko lanetan Josep Albers eta Peter Halleyekin hitz egiten bazuen, oraingoan Mondrian eta Picassorekin ari da. Eta izenburuetan ere ironia mantentzen du: Calzoncillo de arlequín. Una mancha de orina en un calzoncillo de arlequín. Autorearen iritziz modernoen metafora izan daiteke: euren proiektuak porrot egin zuen, eta arlekinak eta zirkoko eszenak pintatzen geratu ziren, zokoratuta.