Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak




La voz humana


 Iñigo Royo
 Donostia, 1962

 La voz humana
 1999-2000
 Argazkia
 150 x 150 zm.


Gure Artean hautatutako lana La voz humana lanekoa da, Donostiako DV galerian aurkeztutakoa. Lana bertan doan testuan adierazitako planteamenduaren emaitza da, baina, hala ere, bertako irudiek, argazki biribilek, planteamendu hori ezkutatu egiten dute, eta sortu dituzten arauak ukatu eta horien aurka egiten dute. Royoren beste lan ba-tzuetan ere agertzen dira jokoaren arauak edo erregelak.

Argazkian agertzen dena bi puntu banatzen dituen distantzia da, baina bigarren maila batean geratzen da, izan ere bi puntu horien arteko espazioak hartzen baitu garrantzia. Iñigo Royorentzat irudi horiek lortu ezinaren argazkia; mugaren, fotografiatu ezin denaren argazkia dira. Irudiak, ordea, ez dira irudi fotografiko soilak: euren bizia dute, eta irudia eta hitza bateratu nahi direnean sortutako tentsioak eta gatazkak adierazten dituzte.