Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak




Gori-gorian den artea

Gure Artea 2000 sariak eta erakusketak, lehen eskutik eta zuzenean, arte plastikoen alorrean gertatzen dena ezagutzeko parada eskaintzen digu. Sorkuntza eta berrikuntza handiko unean, arte plastikoetako sortzaileak eta beraien lanak ditugu ikusmiran eta hauen bitartez egungo artea ezagutu eta etorkizuneko bilakaerak igarri ahal izango ditugu.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 1982an ekin zion sari hauek antolatzeari, arte plastikoetan gure herrian egiten dena ezagutzera emateko asmoz eta horrekin batera arte sor-tzaileak eta artelanak publiko zabalari hurbil-tzeko. Gure Artea Sarien bitartez artisten lana eragin eta sustatu nahi dugu eta sor- tzailea eta gizartearen bitarteko zubi lana egin. Arte garaikidea harreman horretatik elikatzen eta sortzen baita.

Arte munduan bide eta esperientzi berriak irekitzen ari diren garaian, Gure Arteak Euskal Herrian lanean ari diren artisten sorkuntza jarri nahi du ikusgai. Gori-gorian den artea sor-tzaileen sutegietatik atera berria. Hau baita egungo arte garaikidea eta hauek baitira gaur egungo artistak. Horra hor arte sorkun-tzari eta sortzaileei egiten diogun aitorpena.

Gurean sortutako artearen ikusmira zabala eskaintzen zaizue. Artea askotarikoa da eta aniztasun horrek dakarren oparotasuna zuen begi aurrean da. Hemen ikusi eta dastatuko dituzue gure sortzaileen proposamenak. Hona hemen Gure Artea 2000 erakusketa.
 
    
M. Carmen Garmendia Lasa
Kultura Sailburua