Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2000ko Gure Artea Sariak



Jugando con las siamesas Teressa y Vannesa, Joanna y Mireia;  Adela la nadadora y Laura y Roxanne. Argazkia. 100x100 zm. Juan Medinaren bilduma partikularra



Bene Bergado
Salamanca, 1963

Jugando con las siamesas Teressa y Vannesa, Joanna y Mireia, Adela la nadadora y Laura y Roxanne.
1999.
Argazkia.
100 x 100 cm.
Juan Medinaren bilduma partikularra.


    
Bene Bergadoren azken bi urteetako lanak panpina prototipoak dira, monita eredukoak. 1998. urtean Tina sortu zuen, lehen prototipoa, bere panpina egiteko barne irrikak eraginda. Nire haurtzaroko desiratutako eta lortu ezin izandako jostailua da. Tina etorkizuneko izaki hibridoa da, baina iraganekoa ere bada, izan ere hominidoekin ahaidetasuna baitu.

Jugando con las siamesas Teressa y Vannessa, Joanna y Mirella, Adela la nadadora y Laura y Rosanne. argazkian artista panpina horiekin jolasean ari da. Panpina horietako bakoitzak bere historia du, mundura hurbiltzeko era desberdinak adierazten dituzten historiak. Artistak hurbileko etorkizun baterako egin ditu panpinak, eta horrela bizitza motak eta hipotesiak irudikatzen ditu, jolas irekia dira, errealitatearen aukerak nola irudikatu daitezkeen hausnartzeko ariketa