Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1998ko Gure Artea sariak




Proyecto pasajero










Imanol Marrodan
Bilbao, 1964











Egitasmoa: lgarokorra
lnstalazioa: argazkiak, zinemako monta-jea eta bideo proiekzioa.
Askotariko neurriak.
1997

 

Egitasmoa: Igarokorra

IGAROKORRA: lraupen gutxikoa, laburra, iheskorra, aldi baterakoa, une-unekoa, pasakorra, bidaiaria.
IGAROKORRA. Film esperimentala, 35 mm-an egina, fotogramaz fotograma, argazki kamera arrunt bat erabiliz. Argazki finko nortasundunaren kontzeptua zinema hizkuntzarenirudien mugimendura eramana, errealitate biziaren ilusioa. Adin eta maila guztietako pertsonen hogeita lau erretratu agertzen dira,segundo bakoitzean. lzaki kolektiboa, bateratzailea eta anonimoa, bihurtzen da banakako kontzientzia.
Gizabanakoak bere nortasuna galtzen du, kontzientzia bakartu eta berezi, bizikizunen sortzaile den neurrian.
Mugimenduaren ilusioa (zinema), munduanonimo, aurpegi gabeko baten desira da, kontzeptu abstraktua huts-hutsik. Harrigarria badrudi ere, filmean agertzen den jendeak oroeraikitzen du, beren aurpegi eta nortasunenmetatze eta gainezartzearen bidez, lzaki edo Nortasun Oso behin-betikoa.

"Azken ondorioa"

Filmean agertzen diren 1507 pertsonen argazkiak fotograma bakar batean egitearen emaitza da aurpegi androgino eta misteriotsu hori. Munduko pertsona guztiak fotograma bakar batean pilatuko lituzkeen argazki bat daukat buruan. Horixe litzateke Gizadi osoaren aurpegia. Nolakoa ote litzateke? IZAKIAREN nortasuna OSORIK izango luke. Ideia hori, jakina, ezin da gauzatu, baina orain badakit IRUDI hori, izan, badela.
Argazkia: 61.5 x 78.5 zm. 1/10

Azken eguneratzea: 2007/02/01