Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1998ko Gure Artea sariak



Gorputz sukoiko poema





Eduardo López
  
Donostia, 1965

Gorputz sukoiko poema
(hedadura)
Akrilikoa/Dm
104 laneko instalazioa
180 x 600 zm ing.
1998
 

Batzuetan zapatara itzultzeko asmoa hartzendut, edo, gauza bera dena, zapataren gorputz isilak, gauza hautseztatu eta sedimentuzkoa balitz bezala, gordetzen duen memoriara.Besteetan, itzal bat ikusten dut, edo itzalen dantza -gauza irrigarria, egia da-, edo Apolo leun bat, airean; edo begira dagoen baina egiatan begiratzen ez duen norbaiten irudia, edo bururik gabeko beste batena, eta ibilian dabilena; edo bateria bat aurkitzen dut dena mantso-mantso aldatzen eta mugiarazten duena, argindarrezko haize arin batek jo, eta mugimendu oro alferrekoa, edo, gehienera ere, itsumen saihets ezinezko baten partea delako susmo iluna hartuta iritsiko balitzbezala bat alde honetara. Gehienetan, laster ahanzten zaizkit zapata eta itzala, eta poema baten eraikuntzan harrapatua bukatzen dut, gorputz sukoiaren poema arriskutsu eta bikain batean harrapatua.