Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1998ko Gure Artea sariak




Ensayo para la construcciónde un mito



Javier Tudela
Gasteiz 1960

Mito bat eraíkitzeko saioa
lnstalazioa, teknika mistoa.
Askotariko neurriak.
1998



Bat. saioak. Espazio berezietarako eszenaratzeak. Gauzek pertsonaiak ordezten dituzte, bizirik irauten dute, eta antzezleek ezkutatzen zituzten posizioak seinalatzen.Memoria baten igurtzi, toles eta soinuakageri ditu erremintariaren biltegiaren erakustaldiak.

Bi. ohar telegrafikoak eskulturaren gainean. Gaur egungo eskulturaren definiziora/indefiniziora iristen gara, artearenera, zeregin dinamikoa, ez-lineala eta konplexua den heinean. Dinamikoa, bai baitakigu posizio bathartu eta beste baten aldera egingo duela, oraindik zehazgabea eta erabakigabea den posizio baten aldera. Ez-lineala, ez dagoelako kongruentziarik haren ekoizpena mugarritzen eta irakurketa bideratzen duten sorburuen eta ondorioen artean. Konplexua, zeren aktibatzen baita eta eragiten baitu ekintzaren eta pentsamenduaren modu guztiz bereizietatik/tara, non operazio sentikor eta adimenezkoekin bateratzen diren prozedura fisikoak eta teknikoak.Eskulturak, gainera, grina pribatu izaten jarraitzen du, eta erresonantzia, aldiz, publikoa du, eta horrek, zentzua ematean, berez dakar, nahitaez, ideologia bat.