Espainiako Industria Ondarearen 100 Elementu erakusketa
- Bilbo. Zabalguneko eraikina
- Vitoria-Gasteiz. Azucarera
Madrilen eta Zaragozan izan ondoren, “Espainiako Industria Ondarearen 100 Elementu” erakusketak Euskadin egingo du hurrengo geldialdia. Industria Ondarearen 100 elementu garrantzitsuenak erakusten dira bertan, Euskadikoak (hain zuzen, 10) nahiz beste autonomia-erkidegoetakoak.
Gure autonomia-erkidegoan, bi hiritan ikusteko aukera izango dugu, Bilbon eta Gasteizen, hain zuzen. Erakusketa hartzeko hautatutako espazioek ondare-balio handia dute: Bilbokoa garai bateko merkatua da, eta Gasteizkoa, azukre-fabrika bat; biek ere egun hainbat ekitaldi eta erakusketa hartzen dituzte, eta goi-teknologiako enpresen egoitza ere badira.
Erakusketa hau TICCIH-España batzordeak (The International Comittee for the Conservation of Industrial Heritage) koordinatzen du, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren lankidetzarekin eta babesarekin.
- Lekua: Zabalguneko eraikina. Zabalguneko plaza 11. Bilbo
- Egunak: irailaren 1etik 22ra
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbatetan, 11:00-14:00.

- Lekua:Azucarera.Oto hiribidea 79-81.Vitoria-Gasteiz
- Egunak:irailaren 30etik urriaren 22ra
- Ordutegia:astelehenetik ostiralera, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.Larunbatetan, 11:00-14:00.
- Informazio gehiagorako, deskargatu triptikoa (pdf, 1,41 MB)
- Zabalgune Eraikinean egingo den "Espainiako Industria Ondarearen 100 elementu" erakusketan honako hauek izango dira nagusi: Bizkaiko Zubia, Arboledako meatzaldea edo Labe Garaiak. Informazio gehiago