Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2007ko literatura sariak

Pereirak dioenez - Azala

Izenburua: Pereirak dioenez
Itzultzailea: Fernando Rey

Jatorrizko izenburua: Sostiene Pereria
Egilea: Antonio Tabucchi

Argitaletxea: Igela

Epaimahiaren erabakia

Epaimahaia

  • M.Bakartxo Arrizabalaga Labrousse, epaimahaiburu.
  • Karlos del Olmo Serna, epaimahaikide.
  • Irene Arrarats Lizeaga, epaimahaikide.
  • Mikel Hoyos Sein, epaimahaikide.
  • Josu Barambones Zubiria, epaimahaikide.
  • Marta Merino Ortiz de Landaluce, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

Sariak:

  • 14.500 euro. Eskuz esku.

Epaimahaiak ikusitako merituak

Lan finalisten kalitateaz luze-zabal hitz egin ondoren epaimahaiak honako erabaki hau hartu du: aurtengo itzulpenaren Euskadi sariaren irabazle Fernando Rey jauna izendatzea, Antonio Tabucchiren Pereirak dioenez lana euskaraz emateagatik.

Besteren artean, epaimahaiak honako arrazoi hauek ikusi ditu liburu hau saritzeko:

  • “Liburu honen bidez, euskal irakurleak badu Tabucchiren estiloa jasotzeko aukera, jatorrizkoaren usaina nabaritzen baita.”
  • “Naturaltasuna eta fideltasunaren arteko oreka modu errazean lortzen du, estilo itxuraz arina eta behartu gabea erabiliz.”
  • “Euskara betean, italierazko liburu bat oparitu digu.”

Literatura Itzulpengintzari dagokion Euskadi literatura sariaren finalistak

Literatura itzulpengintzari dagokion sarian, Euskadi literatura saria jaso duen liburuaz gain, hauek izan dira finalistak:

  • Peaceful soldadua (Michael Morpurgo) - Mirentxu Larrañaga. Editorial: Alberdania
  • Zenbakirik gabe bizi: matematika-ezjakintasuna eta haren ondorioak (John Allen Paulos) - Josu Zabaleta. Editorial: EHU
  • Mirarien kalezuloa (Nagib Mahfuz) - Patxi Zubizarreta. Editorial: Elkar & Alberdania