Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iban Zaldua

Iban Zaldua Donostian jaio zen 1966an.
Historialaria da, Gasteizen bizi da eta bertan ematen ditu eskolak, Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere lehen ipuin bilduma gazteleraz eman zuen argitara, 1989an (Veinte cuentos cortitos), eta euskarazko debuta hamar urte geroago egin zuen Gerardo Markuletarekin lau eskutara idatzitako Ipuin euskaldunak bildumarekin. Geroztik, ipuina izan da bere genero kuttuna, nola euskaraz hala gazteleraz

Hauek ditu, besteak beste, lanik garrantzitsuenak: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000), Traizioak (2001), La isla de los antropólogos (2002), Itzalak (2004) eta Etorkizuna (2005) ipuin liburuak; Si Sabino viviría (2005) eleberria; Obabatiko tranbia (2002) eta Animalia disekatuak (2005) saiakerak. Gazteentzako eleberri laburrak ere idatzi ditu, hala nola: Kea ur gainean (2002) eta Ile luzeen kondaira (2003).
Gezurrak, gezurrak, gezurrak gaztelerara itzuli eta Lengua de Trapo argitaletxeak argitaratu zuen 2006an, Mentiras, mentiras, mentiras izenburupean.

Volgako Batelariak aldizkari elektronikoaren erredakzio batzordeko kide da.