Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernando Morillo (Azkoitia, 1957)

Azpeitian jaio zen 1974an.

Filosofia eta Fisika ikasketak egin ditu UNEDen.

Lehiaketa ugari irabazi ditu bere idazle-ibilbidean. Berak aitortu izan du, lehiaketetako sariak tentatuta hasi zela idazten, eta horretan jarraitzen du gaur egun, literatura bizi-bide bihurtuta.

Lan saritu hau baino lehen idatzi izan du gazteentzat: Gudaoste ametsak (1999), Bila nazatela (1999), Sexu egunsentiak (2000) edo Bihotz nahasiak (2001) dira bere gazteentzako eleberrietako batzuk.

Badu helduentzako eleberri bat ere argitaratua. Ortzadarra sutan, Elkar etxeak 2002an argitaratua, Igartza sariari esker.

Berea da Alberdaniak 2000. Urtean argitaratutako saiakera- liburu bat ere: Erraldoi errena (Zientzia, poesia eta beste hainbat mozkorraldi)