Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Miren Agur Meabe (Azkoitia, 1957)

Miren Agur Meabe Lekeition jaio zen 1962an. Magisteritza ikasketak egin zituen lehendabizi, ondoren Euskal Filologian lizenziatzeko.

Urtetan, irakaskuntzan lan egin zuen, Bilboko Kirikiño Ikastolan. Baina bere literaturarako zaletasunak bultzatuta, argitalpen-zuzendaritzaren eta kudeaketaren ardura hartu zuen Giltza-Edebe argitaletxean; besteak beste, testuliburuen koordinazio eta orrazketan aritzen da bertan.

Itzulpengintzan aritua, poesia eta haur eta gazte literatura landu ditu batipat.

Bere lanik garrantzitsuenen artean daude Oi, hodarrezko emakaitz, Labayru ikastegiak 1999an argitaratutako poesia bilduma, eta urtebete geroago Susa argitaletxean kaleratu zuen Azalaren kodea poema liburua. Lan honengatik jaso zuen 2000. Urtean Kritika saria.