Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Felipe Juristi

Felipe Juaristi Galdos, Azkoitian jaioa da, 1957an. Kazetaritza ikasketak egin zituen Madrilen, eta lanbide horretan aritu da, euskaraz zein gaztelaniaz, hainbat lekutan: "Literatur Gazeta" eta "Porrot" aldizkarien sortzaileetakoa da. Poeta gisa da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema-bilduma "Denbora, nostalgia" (Baroja, 1985) izan zen. Geroztik, "Hiriaren melankolia" (Baroja, 1987) eta "Laino artean zelatari" (Alberdania, 1993), "Galderen geografia" (Alberdania, 1987) argitaratu ditu. Hiz-lauzko lanik ere badu: "Intzentsua lurrean bezala" (Baroja, 1988) eta "Ilargi lapurra" (Erein, 1994) kontakizunak, eta "Arinago duk haizea", "Absalon" (Erein, 1990) eleberria.

Haur eta gazte literaturari ere hainbat liburu eman dizkio: "Tristuraren teoria" (Erein, 1993), "Ilargi-lapurra"(Erein, 1994), "Sagitario" (Desclée de Brouwer, 1995), "Eguzkiaren Etxea" (Alberdania, 1998), "Laura eta Itsasoa" (Aizkorri, 1998).

Hainbat sari jasotakoa: 1992ko Lizardi Saria, "Tristuraren teoria" izeneko lanarekin. 1998an "Euskadi" literatura saria jasoa, euskarazko literaturari dagokiona, bere "Galderen Geografia" izeneko olerki liburuagatik. Liburu horrek badu dagoeneko gaztelaniazko bertsioa: "Geografía de las Preguntas"( Bassarai, 1999).