Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bernardo Atxaga

Euskal idazle gipuzkoarra (Asteasu, 1951). Ekonomian lizentziatura da. Literaturarako joera berezia erakutsi zuen gaztetatik. Bere lehen lana "Euskal Literatura" 72 izeneko antologian argitaratutako "Borobila eta puntua" antzerkia izan zen (1972). Geroztik lan asko argitaratu ditu. Literatura genero guztiak landu ditu: hitzaldiak, filme baten gidoia (Oraingoz izen gabe), irrati-nobelak. Kontakizunek eman diote egun duen ospea. Idazle oparo honen obra ezagunenak "Ziutateaz"> (1976), "Etiopia" poema-liburua (1979), "Sugeak txoriari begiratzen dionean" (1983), "Bi anai" (1984), "Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian" (1985), "Obabakoak" (1988) eta "Behi euskaldun baten memoriak" (1991) dira. Bestalde, Ustela eta Pott aldizkariak argitaratu ditu eta haur-ipuinak, itzulpenak eta telebistarako gidoiak prestatu ditu. Obabakoak liburuarekin Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuen. Obra hau hainbat hizkuntzatara itzuli da. Euskaltzain urgazle da.