María Felipa Maizkurrena
Marifeli Maizkurrena Londresen jaio zen 1962an. Bilbon bizi izan da 1969az geroztik. Deustuko Unibertsitatean Filologia Hispanikoan lizentziatua da, eta oso gaztetandik dihardu literaturaren munduan. Berak idatzitako poemetako batzuk "Zurgai" edo "Literatura" aldizkarietan argitaratu izan dira. 1987an "Los otros reinos" liburua argitaratu zuen, aurreko urtean "Alonso de Ercilla" gaztelaniazko poesia-sarian aipamen berezia izan zuena. 1988an beste azkesit bat lortu zuen "Los Cantos del dios oscuro y otros poemas" liburuarekin, 1989. urtean argitaratua. Gainera, Torremozas argitaletxea prestatzen ari den antologia batean kolaboratzailea da, hain zuzen ere Euskal Herrian poesiagintzan diharduten emakumezko egileei buruzko antologian.