Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1997. urteko literatura sariak

portada libro

Idazlana: Tigre ehizan
Idazlea: Aingeru Epaltza

Aingeru Epaltza

Iruñean (Nafarroa) sortua 1960an. Kazetaria. "Deia" eta "Navarra Hoy" egunkarietan eta "Euskal Telebistan" egin du lan, "Loiolako Herri Irratiaren" eta "El Mundo" eta "Euskaldunon Egunkaria" egunkarien kolaboratzailea izateaz gain. Gaur egun itzultzailea da Nafarroako Gobernuan.

Antzerkia, poesia eta erreportaia etnografikooa era landuagatik, narraziogintzaren alorra jorratu du gehienbat, bai helduen literaturan, bai haur eta gazteendakoan. Bere hiru eleberri bertze hainbertze sariren merezient izan dira: "Sasiak ere begiak baditik", "Iruñeko Udalaren Lehiaketa" idazle hasi berriendako, 1985ean; "Ur uherrak", "Xalbador" saria 1991n, eta Tigre ehizan, "Euskadi" saria 1997an. Horrez landa, "Ricardo Arregui" kazetaritza saria irabazi zuen 1990ean.

"Ur uherrak" bere nobela gaztelaniaz argitaratu da Agua turbia izenburuarekin (1995, Hiru, Hondarribia).