Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1989. urteko Literatura Sariak


portada libro

Abertzaletasuna eta jauntxokeria Bermeon
Mikel Xabier Aizpuru Murua
Saiakera akzesita

Abertzaletasuna eta jauntxokeria Bermeon . Laburpena

Saiakera lan honetan, "Eta tiro beltzari" izenburupean, 1899 eta 1914 bitartean Bermeon gertatuko istiluak xehe-xehe aztertzen dira, orduko gizartearen erradiografia eskainiz. Halaber, istiluen atzean dagoen gizarte-konplexutasuna azaltzeko, ohizko iturri historiko diren prentsa eta agiritegiez gain, Etnografia eta Antropologiaren ekarpenez baliatu da egilea., jasotakomaterialari beharrezko zuten argitasuna eta zentzua eman asmoz.

Egileak aitortzen duenez, beste ikerketa batean ziharduelarik, Bermeoko gertaerek garaiko egunkari abertzaleetan izan zuten oihartzun zabalak eta istiluen garrantziak bultzatu zuten eskutartean zeukan ikerketa bertan beher utzi eta Bizkaiko portu horrek bizi izandako urte korapilotsu haiek aztertzera.

Jauntxokeriaren eraginak, lan honen gaia, ez du Euskal Herrian ikerketa sakonik. Bermeoko istiluek orain arte egin diren zenbait baieztapen orokor kolokan jartzen dituzte, hala nola hiri-eremua eta landa-eremuen arteko erabateko banaketa, edo industrializazioaren ondorioz sorturiko gizartearen eragina Bizkaiko lurraldearen gehiengora zabaldutzat ematea

Lan hau 1989eko Euskal Herriko Literatur Sarietara aurkeztua izan zen eta "Pedro Axular" izeneko saiakera-sariaren akzesita jaso zuen.