Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1988. urteko Literatura Sariak


portada libro

Los cantos del dios oscuro y otros poemas
María Felipa Maizkurrena
Poesiako akzesita

Los cantos del dios oscuro y otros poemas. Laburpena

Bere itxurazko sakabanatzea alde batera utzita, funtsezko bi ezaugarrik sortzen dute tonuak behar duen lotura "Los cantos del dios oscuro" y otros poemas liburuan. Alde batetik, poesia eta narratiba hurbiltzeko asmoa nabarmena da, horren erakusgarri nagusiena irudi enblematikoen erabilera izanik, poeta eta irakurle artean tartekatzen diren benetako "pertsonaiena". Bestetik, liburua beherantz-gorantz mugitzen da, argi-izpi bati eutsitako mundu hauskorretik hasi eta ilunpe nahigabeturaino eta, hortik, bizitzaren baieztapen arretatsuraino. M. F. Maizcurrenak giza existentziaren funtsezko fazeten irudi poetikoa eskaintzen digu: bere hauskortasuna, mugak, laztura. Baina horrez gain kontzientziak eta bizitzeko borondateak eragindako aintzaren zirkulu iheskor hori ere hortxe dago. Jainko ilunaren kantak… itxaropenaren eskari bat dira baita ere.