Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1988. urteko Literatura Sariak

portada libro

Argiaren barne distantziak
Imanol Irigoien Aranberri
"Lizardi" lirika-saria

Argiaren barne distantziak. Laburpena

"Nahiago dut ilunpea argiaran infernuetan galduta ibiltzea baino" idatzi zuen behin Maria Zambranok eta hitz horiexek jarri ditu Imanol Irigoienek bere saio poetikoaren atarian.

Irigoienek, pintore ere baden aldetik, badaki gizonaren destinoa dela ilunpetan bizitzea, baina gizonagotzen gaituena argiaren bila saiatzea dela. Gizonagotzen gaituena da etsipenik gabe sinestea ikusten dugun argia dela gure benetako infernu, eta adimenezkoak bakarrik, begiek harrapa ezin dezaketen horrek bihurtzen duela "argiaren itzala, itzal argi".

Argi hori atrapa nahiaren fruitu da Eusko Jaurlaritzaren 1988ko "Lizardi Saria" irabazi zuen poema liburu hau, eta, Camille Corot-i parafreaseatuz, poemario honetan "badira poemak, zeinetan ezer ez egon arren, oro dagoen". Jakina da gauzen esentziak ihesi doazela beti, "Herioaren itzal more luzeagoan izkutu arteraino", honela argiari buruzko erreflexioa bizitzaren azken sentiduari buruzkoa ere bihurtze zaigularik. Irigoienen poema batek abisatzen digun bezala, "zenbaitetan, ametsak, heriotzaren tramoiak izan ohi dira".