Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1987. urteko Literatura Sariak


portada libro

Memorial de Amauta
Amalia Iglesias Serna
"Alonso de Ercilla" lirika-saria

Memorial de Amauta. Sinopsis

Amauta -fikzioan maitasunaren eta nabigatzailearen batura iradokitzen diguna, hau da, maitasun nabigatzailea, maitasuna eta itsasoa- errealitatean José Carlos Mariateguik zuzendutako Peruko poesiari buruzko aldizkari baten izena izan zen; eta askoz ere lehenago, kolonaurreko kulturan, amatuak kontseilariak ziren, kroniken eta konposizio poetikoen bidez boterera igotzen zirenak. Maitaleak historia beti maitatuaren alde zuzentzen duen bezalaxe. Eta hemen gertakari konkretuen oroimena baino gehiago, sentsazioak, giroak, funtsezko paisajeak atxikitzeko nahia agertzen da, hizkuntzan bertan etengabeko bilaketan arituz.

"Un lugar para el fuego" liburua iraungiezina den su hori adierazteko asmo bat zen bitartean, egilearen bigarren liburuak, "Memorial de Amauta", aldez aurretik galdu dela jakinik galdutako hitza bilatzea du helburutzat, hala eta guztiz ere poema baten espazio laburrean oinarritu behar izaten duena.