Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahia:

Ángel Ortíz Alfau jauna, epaimahaiburu.
Ana Arregi Martínez andrea, epaimahaikide.
Enrique Gutiérrez Ordorika jauna, epaimahaikide,
María Bengoa Lapatza-Gortazar andrea, epaimahaikide.
Iban Zaldua González jauna, epaimahaikide,
Francisca Pulgar Vernalte andrea, epaimahaiko idazkari./p>

Epaimahiaren erabakia:

Fernando Arambururen nobelak badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien: bere kalitate literarioa; gaur eguneko nobela pikareskoaren tradizioarekiko lotura; pertsonaien izaera borobiltzen egileak darabilen ironia;

XX. mendearen lehen erdialdeko eszenatoki alegorikoak, ia-ia mitikoak sortzen eta garai haietakoak izan arren gaur ere ezagun-ezagunak ditugun gatazken oihartzuna islatzen erakutsitako eskua.

Saria:

  • 2.000.000.- pezeta garbi: Eskuz esku.
  • 500.000.- pezeta garbi: Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
  • 500.000.- pezeta garbi: Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.

Guztira: 3.000.000 .- pezeta garbi