Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1994. urteko Literatura Sariak

portada libro

El carro de Heno
Eduardo Gil
"Miguel de Unamuno" saiakera-saria

El carro de Heno . Laburpena

Alejandro handia Indiara iritsi zen, hainbeste nazio eta lurralde konkistatu eta menderatu ondoren. Herrialde hartako paraje batean gizon bat ikusi zuen, inguruko herrietan gizon jakintsuena zela zioten hura: Dandamys zaharra. Buruzagi handiaren segizioko kide batek Dandamysi Grezia urruneko filosofoen bizitza eta esaerak kontatu zizkion: Sokrates, Pitagoras, Diogenes, Tales... eta ondoren haietaz zer pentsatzen zuen galdetu zion.
-Aparteko jendea, gainerakoan- zioen Dandamysek; ordea, legeak betetzeari eta errespetatzeari dagokionez, obedienteegiak.

Mende honetako asmakuntza nagusia "gizaki normala" da. Bide luzea ibili behar izan da horretarako. Aurrena jainko bakarra asmatu behar izan zuten, hau da, gizaki normalaren erakusgarria eta eredua, taldearen kide perfektua. Politeismo zaharrak batere normalak ez ziren gizakiez osatutako talde bat islatzen zuen; bertan, jite eta nahiera gehiegi zegoen. Jainko bakarra, aitzitik, bidezkoa denez botoa emateko eskubidea duen gizakiarengandik askoz ere gertuago dago. Hala eta guztiz ere, monoteismo hau saio bat besterik ez zen. Benetako monoteismoa ez zen XVIII. mendera arte asmatu.

Hau da pagotxa, hau; obeditzeko aukerak jarraitzen du eta nahiera. Ilustrazioa da garaile: Rousseau, Voltaire, besarkatu zaitezte... bejondeizuela, aita Feijoo...

Desio zahar hura bete da; gaur egun, mundu guztia da funtzionario; guztiak daude estatuarekin tratuan, pentsiodunak, katedradunak, presoak, ...guztiak.

Erraz imajina daiteke zaharrek normaltasunaren ikuskizunari bizkarra eman izanaren arrazoia.