POBRES BESTIAS LA INTRUSA (Virgina García-Damián Muñoz)
Zuzendaritza: Virginia García eta Damián Muñoz Sorkuntza eta interpreteak: Virginia García, Damián Muñoz, Jorge Fuentes Dramaturgia: Virginia García Musika: Enric Montefusco Eszenografia: La Intrusa Jantziak: La Intrusa Argiztapena: La Intrusa, Javi Ulla Koprodukzioa: Teatro Arriaga Antzokia eta La Intrusa Iraupena: 80' Kontaktua: cane@laintrusadanza.com
Gure ekintza guztiak lege unibertsal baten menpe daude: kontzientzia ona. Gure jarrera orotan islatzen da kode moral hori. Baina pentsamenduak nahi bezain maltzurrak izan daitezke. Pentsamendu gaiztoak delitu formaltzat har daitezke. Gauzatzen direnean hartzen duten forma sala daiteke, harrigarriak eta ustekabekoak baitira.
La Intrusa konpainia 1996an sortu zuten Damián Muñozek eta Virginia Garciak. Urte hauetan guztietan, eszena eta bideo lanez gain, koreografia, antzerki, telebista eta publizitate lanak ere egin dituzte. 25 herrialdetan baino gehiagotan aurkeztu dituzte koreografiak, eta lan handia egin dute koreografia eskola eta zentro garrantzitsuetan.