Ideia eta zuzendaritza: Claudia Moreso eta Toni Mira Laguntzailea: Toni Mira Argiztapena: Rafel Roca Eszenografia: Miquel Ruiz Dantzariak: Gema Díaz, Emili Gutiérrez, Joan Palau, Noemí Ventura Jantziak: Claudia Moreso Musika: Cristina Villalonga, Nan Mercader, Cabo San Roque Produkzioa: Silvia Lorente Iraupena: 55' Kontaktua: info@natsnus.com
Maleta zaharrak aldean hartuta, denboraz kanpoko lau pertsonaiak bidaia berean egingo dute bat, edozein hiritako edozein espaziotan. Ondorioz, bidaide izango dira tarte batean, galdu eta berriro elkartuko dira, esperientziak trukatu eta ahal duten moduan komunikatzen dira...
Nats Nus Dansa 1987an sortu zen, Toni Mira dantzari eta koreografoaren eskutik. 1998tik eta Claudia Moreso zuzendari artistiko dela, sormen bide berri bat hasi zen, haurrentzako eta familia osoarentzako ikuskizunak sortuz. Konpainiak familientzako eta hainbat gizarte talderentzako tailer bereziak ere ematen ditu.