Koreografoa: Sol Picó y Maribel Martínez Dantzariak: Valentín Rocamora, Sol Picó Musika: Bateria eta ahotsa: Merce Ros Gitarra eta ahotsa: Jordi Pegenaute FerriBajista eta ahotsa: Joan Rectoret Saxofoia eta ahotsa: Mireia Tejero Ileordea: Toni Santos Iraupena: 70' Kontaktua: info@larrua.net
40 urte betetzea? 40 urte betetzea da bizimodua aldatzeko aitzakia onena. Eta 50 betetzea? Eta 60? Sol Picóren lan berriak denboraren joan-etorriari buruzko gogoeta du abiapuntu, hamarkada batetik bestera bizi izandako adina, eta tarte horietan gelditzeko, aztertzeko eta halabeharrez sortzen diren galderei erantzuten saiatzeko beharra.
Sol Picó Dantza Espainolean eta Klasikoan graduatu zen, Alacanteko Oscar Esplà Kontserbatorioan. Bere ibilbidean hainbat sari eskuratu ditu: 2005ean esaterako, Arte Eszenikoen Koreografia Onenaren Max Saria eskuratu zuen, Paella Mixta lanarekin; 2004an, berriz, 'Arte Eszenikoen Ikuskizun Onenaren 2 Max Sari' irabazi zituen, baita Kataluniako Generalitatearen Dantza Sari Nazionala ere.