|

VEN LA MACANA
Sorkuntza eta interpretatzaileak: Alexis Fernández eta Caterina-Varela Musika: Einstürzende Neubauten Produkzioa: La Macana Banaketa: La Macana Iraupena: 15' Kontaktua: correoparalamacana@yahoo.es
2008ko martxoan estreinatu zen 'Ven' ikuskizuna, Habanan. Lan horrekin Lehen saria, Ikusleen Saria eta Kritika Saria eskuratu zituzten 2008an, Madrilgo Koreografia Lehiaketan. Lana hainbat hiritan izan da ikusgai; Espainia, Kuba, Alemania, Suedia, Brasil, Frantzia, Portugal, Italia, Luxemburgo, Zipre, Erresuma Batua eta Suitzan.
Experimentadanza, Galiziako Koreografia Zentroan, Casa Hamlet eta Entremas konpainietan aritu ostean, Caterina Varela (Coruña, 1983) eta Alexis Fernández (Santiago de Cuba, 1975) sortzaile eta interprete bikoteak sormenaren bideari bakarrik heltzea erabaki zuten. Horrela sortu zen La Macana.

|