Koreografia-zuzendaritza: Enrique Cabrera Dantzariak: Carolina Arija Gallardo, Raquel de la Plaza Húmera, Olga Lladó Valls, Noelia Pérez Gil, Jimena Trueba Toca, Natali Camolez Musika: Mariano Lozano Eszenografia: Elisa Sanz eta Mambo Jantziak: Elisa Sanz Argazkia: Eduardo García Kontaktua: alberto-muyo@telefonica.net
'Nubes' dantza garaikideko obra bat da. 6 (9) dantzari René Magritteren margolanen surrealismoak inspiraturiko unibertsoan barneratuko dira. Taula gainean, belgikar artistaren koadroetan ageri diren edo maisuaren mundu ikuskera berezia gogoratzen duten objektuak nahasten dira.
Aracaladanza Madrilen sortu zen, 1994an Enrique Cabrera koreografoaren eskutik. Dantza garaikideak ikus-entzule berriak erakartzea izan da konpainiaren helburua hasieratik (haurrak eta familiak). Bere historian zehar, Espainiako Autonomia Erkidego guztietako antzokietan aritu da konpainia, baita Alemania, Frantzia, Hong Kong, Irlanda, Maroko, Erresuma Batua eta Turkian ere.