Zuzendaritza: Natxo Montero Sorkuntza eta interpretatzaileak: Patricia Fuentes eta Natxo Montero Argiztapena: Natxo Montero_danza Argazkia: Jesús Vallinas Iraupena: En proceso (versión corta 15 minutos) Produkzioa: Teatro Mutante S.L Kontaktua: natxo_m@hotmail.com
En 'Carni di primà qualità' ikuskizunean gorputza oso bestela desantolatzen da: ez dago lehengairik, talkak baino ez daude. Igurtziak, harremana, azalaren bidez eginiko ukituak, abiadura eta intentsitate ezberdinetan, ukituz mugimendua eta soinua sortzeko.
Natxo Montero_danza konpainia gaztea Bilbon sortu zen, 2008an. 'Cuadra-T' da konpainiaren lehen pieza, Álvaro Estebanek eta Natxo Monterok Galiziako Koreografia Zentroan eginiko egonaldian sortua. Sortu zen urte berean aurkeztu zuten lan hori Madrilgo Koreografia Lehiaketan, eta hiru sari jaso zituen. Nazio eta nazioarteko hainbat jaialdi eta antzokitan 25 emanaldi baino gehiago egin ostean, ikuskizuna bizirik dago, eta hainbat jaialditan taularatuko da etorkizunean ere.