Ideia, sorkuntza, koreografia eta interpretea: Matxalen Bilbao Zuzendaritza: Atxarte López de Munaín eta Matxalen Bilbao Musika: Itziar Madariaga Bideoa: Leyre Llano Argiztapen diseinua: Gabriel Punzo Argazkia: Sibophot Produkzioa: Matxalen Bilbao, eta Gobierno Vasco Laguntzaileak: CAPa, Centro de Artes Performativas do Algarve eta la sala La FuNdicIOn. Kontaktua: matxalien@yahoo.es / www.matxalenbilbao.com
SAST!: Onomatopeia bat da. Gorputz bat beste batean sartzean edo beste batekin ukitzerakoan sortzen den soinuari egiten dio erreferentzia ahots horrek. Pieza goxoa da, lagunduriko bakar saioa. 'SAST!'ek gorputzaren ikuspuntu abstraktutik gizakia arakatzen du, gorputzean grabaturiko bizipenetatik historia iragankor batera heldu gabe.
Matxalen Bilbaoren piezarik azpimarragarrienak honako hauek dira: 'Haiku4' (2007), 'Capricho' (2005), 'Lotura' (2004) eta 'Mutis' (2003), eta Jaialdi ugaritan aurkeztu ditu. Haren lanaren oinarria giza gorputza da, eta dantzak bere dituzten egiturak aztertzen ditu, eta mugimenduaren bitartez diskurtsoa eraikitzen.