TONI JODAR EXPLICA LA DANZA MODERNA Y CONTEMPORÁNEA TONI JODAR
Zuzendaritza: Beatriu Daniel Sorkuntza: Toni Jodar Intérprete: Toni Jodar Dramaturgia eta eszena-interpretazioan laguntzaile: Víctor Molina Irudia: Toni Roura Produkzioa: Bddansa Laguntzaileak: Departament de Cultura i Comunicació de la Generalitat de Catalunya y La Caldera, centre de creació de dansa i arts escèniques contemporànies de Barcelona. Kontaktua: bddansa@ono.com
Toni Jodarrek bere gorputzaren bidez erakusten du denborak nola egiten duen aurrera, eta dantza modernoaren eta garaikidearen estilo eta teknika nagusiak azaltzen ditu. Bere esperientzia eta umorea erabiltzen ditu pedagogikoa, sormenezkoa eta atsegina den "ekintza-hizketaldia" aurkezteko.
Toni Jodar, dantzaria, performerra eta dantza-maisua, bere ibilbide artistikoan 900 emanalditik gora eskaini dituena. Gaur egun Gelabert-Azzopardiren zuzendari laguntzailea da eta koreografoa Carles Santos konpainian. Besteak beste, Albert Vidal, Jerome Savary Magda Puyo-Marta Carrasco, Joan Baixas i Jordi Sabatés, Lanònima Imperial, Dagoll Dagom, Comediants eta La Fura dels Baus konpainiekin egin du lan.