Liburua zabaldu eta bizitzen hasten denean... orriak itzuli eta... gorputza,dantza eta haurtzaroaren espazioak irekitzen dira. Hitzen erritmoan, testuaren musikaltasunak gorputzak biziarazten ditu. Ametsaldi bat, haurtzaroaren mundu sentiberean murgiltze bat.
Donibane Lohizunen sortua den Pantxika Telleriak txikitatik edan du euskal dantzaren iturritik. Handitu ahala, lehenik modern-jazzaren mundua ezagutu du eta ondotik dantza klasikoarena. Koreografia, halere, aspaldiko gogoa da eta gogo hau gauzatzeko asmoz, 2001eko martxoan, EliralE konpainia sortzen da.